Gure produkzio-prozesu guztiak estandarizatzen ditugu, ibilbide-orriak egiten ditugu eta estandarrekiko desbiderapenak identifikatzen ditugu, behar diren zuzentze- eta hobetze-neurriak sartzeko. Merkatuaren gaur egungo joerak identifikatzen ditugu, eskakizunei erantzuteko, gero eta handiagoak baitira azken horiek. Proiektuak planifikatzeko eta kudeatzeko elementu aurreratuenak sartzen ditugu. Gure Obeya gelan elementu horietako bakoitzaren garapena kudeatzen dugu, eta behar diren neurriak hartzen ditugu, arazoak konpontzeko eta arazoei aurrea hartzeko.
Gure prozesu guztiak gure bezeroen eskarietara daude egokituta, eta guztiak dira haiek asetzeko. Jarduera-protokoloak ditugu produktuen sortze- eta egite-prozesuetarako, eta, protokolo horiei esker, gure prozesuak malgutu ditzakegu, bezeroen beharretara ahalik eta gehien egokitzeko. Bezeroaren kontzeptua zabaltzen dugu, eta erakundea bezeroen eta barne-hornitzaileen sistema integratutzat hartzen dugu.
Prozesuen Ingeniaritza indartsua dugu, bai eta inplikazio eta gaitasun handiko profesionalak ere. Langile horiek egunero egiten dute lan prozesuen optimizazioan eta berringeniaritzan, eta hornidura-, errendimendu- eta kalitate-galerak murrizten dituzte. Arrakasta industrialaren oinarrian hauek daude: instalazioen okupazioa eta eraginkortasuna areagotzea, lehiakortasuna handitzea eta, Lean metodologien aplikazio sistematikoaren bitartez, erreklamazioak gutxitzea.
Barne-prozesuetan, arazoak aztertzeko eta konpontzeko tresnak eta metodologiak ezartzen ditugu; egunero erabiltzen ditugu horiek, eta gertaeretan eta datuetan oinarritzen gara erabakiak hartzeko. Kudeaketa bisuala garatzen dugu; izan ere, badakigu proiektu guztien kudeaketaren komunikazio zuzena eta gardena funtsezkoa dela, bai gure bezeroentzat, bai guretzat. Egiteko modu berriak garatzen ditugu, eta emaitzak hobetzea lortzen dugu.
Gure langileen konpromisoa eta motibazioa lortzeko baldintzak sortzen ditugu, eta prozesuari hobekuntza-proposamenekin laguntzen diogu, prestakuntzaren eta aitorpenaren bitartez. Etengabe komunikatzen ditugu garaipen txikiak eta handiak, bai eta hobekuntza-aukerak ere.
Ezagutu berrikuntzarekin dugun konpromisoa