Lege-oharra

ERABILERA-BALDINTZA OROKORRAK ETA DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA

1. NOR GAREN

Matrici Sozietate Kooperatiboa (Matrici, hemendik aurrera). Helbide soziala: Ugaldeguren II industrialdea– 14-V partzela – 48170 Zamudio. Webgune honekin lotutako edozein gai argitzeko, jarrri enpresarekin harremanetan.

Matricik du www.matrici.comes domeinuaren jabetza.

2. ZER DEN Matriciren WEBGUNEA

www.matrici.com sareko gune bat da, eta bertan dago Matrici Sozietate Kooperatiboak bere produktuei eta zerbitzuei buruzko informazio zabalagoa eskaintzeko sortutako espazio elkarreragilea.

3.- WEBGUNEAREN JABETZA ETA ERABILERA-MUGAK

Webgune hau Matricirena da, eta enpresarenak dira, halaber, marka, domeinu-izena eta jabetza intelektualeko gainerako eskubide guztiak. Horrenbestez, ezingo da inola ere webgune honetako eduki bat bera ere utzi, kopiatu, errepikatu, argitaratu, kargatu, bidali, transmititu, banatu edo ustiatu, webgunea eta haren edukiak beren xederako erabiltzen direnean izan ezik. Aurrekoa hausteak enpresaren egile-eskubideak eta gainerako jabetza-eskubideak urratzea ekarriko du; izan ere, webguneko edukiak aldatzea eta hemen baimentzen ez diren erabilerak edukiei ematea Matriciren egile-eskubideak eta gainerako jabetza intelektualeko eskubideak urratzea da. Erabilera-baldintza hauen ondorioetarako, debekatuta dago hemen aipatutako edukiak beste edozein webgunetan edo sare informatikotan erabiltzea.

4.- IRAUPENA

Webgunean aldatzen ez diren bitartean egongo dira indarrean erabilera-baldintza hauek. Matricik beretzat gordetzen du baldintzok edozein unetan aldatzeko edo indargabetzeko eskubidea; aldaketa horiek webgunean bertan adierazi beharko dira.

5- DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA

www.matrici.com webgunearen helburu nagusia enpresaren zerbitzuen eta jardueren berri ematea da. Matricik bere gain hartzen ditu datu pertsonalak babesteari dagozkion lege-betebeharrak, batez ere honako hauekin lotutakoak:

  • a. Fitxategi bat izatea edo datu pertsonalak tratatzea.
  • b. Datu-bilketaren helburua.
  • c. Informazioaren hartzaileak.
  • d. Egindako galderak aukerakoak edo nahitaezkoak izatea.
  • e. Datuak eskuratzearen ondorioak edo datuak emateari uko egitearen ondorioak.
  • f. Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta ezeztatzeko, eta datuen aurka joateko eskubidea.
  • g. Datuak tratatzeko arduradunaren izena eta helbidea, edo haren ordezkariarena, hala badagokio.