1964 - 1969

1964 - 1969

Jardueraren sorrera eta hasiera

Matricik 1964. urtean hasi zuen bere jarduera, “Mecánica la Peña – Läpple” enpresan profesional gisa hazitako langile-talde batek bultzatuta. Talde horrek zera bilatzen zuen: bere ekonomia sozialaren eta inguruarekiko konpromisoaren ideiarekin hobeto lotzen zen enpresa-proiektu bat hastea. Abiatu zenetik, eta sortzaileek horrela nahi izan zutelako, Matrici beti kooperatiba bat izan da. Hasiera-hasieratik bazkideen inplikazioa erabatekoa izan zen -beren etxebizitza partikularrak hipotekatzera ere heldu ziren-, proiektua martxan jartzeko eta hasierako ekarpenak egiteko. Lehen eskariak Arrasateko “ULGOR” enpresak egin zituen, eta baliabide eta bitarteko oso gutxirekin erantzun zitzaien. Langile-talde horren ardura, ahalegina eta inplikazio profesionala funtsezkoak izan ziren, baldintza haietan Matrici elkarteari aurkezten zitzaizkion erronkak gainditzeko; horrela hasi ziren finkatzen ahalegina eta konpromisoa elkartearen funtsezko balio gisa.

1970 - 1979

Sendotzea

Hasierako etapan, Matriciren jarduera-sektore garrantzitsuena linea zuria izan zen, baina arian-arian automobilgintzara lerratu zen. Lehen urte horietan, Espainiako merkatura zuzendu zen batez ere jarduera, eta “ Barreiros “ ,“Ebro” eta garai hartako beste marka ezagun batzuentzat egin zituen proiektuak. Proiektu horiei esker, Matrici produkzio-baliabide sofistikatuagoz hornitu ahal izan zen, bai eta gero eta eskari teknologiko handiagoetara hobeto moldatzen zirenez ere, automobilgintza bezain negozio indartsu bati zegokion bezala. Hamarkada horren amaieran, Matricik Politeknika Ikastegia Txorierri sortzen lagundu zuen, jardueraren nahiz beharren berezko garapenaren eta hazkundearen oinarri gisa. Lankidetza etengabea izan da ordutik bien artean, eta horrek inguruko profesionalak hartzea eta prestatzea bultzatu eta dinamizatu du.

1980 - 1989

1980 - 1989

Iraultza teknologikoa

Europako Ekonomia Erkidegoan sartzeak dibertsifikatzeko aukera handia ekarri zuen. Jarrera ekintzaile handia zela medio, erreminten esportazioa hasi zen, Frantziara lehenbizi (Renault, Peugeot eta Citröen), eta, ondoren, Europako gainerako herrialdeetara. Harrezkero, hainbat markarekin egin du lan; besteak beste, Opel, Saab, Volkswagen, Audi, Mercedes eta Volvo. Internazionalizazio-prozesu horrek iraultza teknologikoa bultzatu zuen Matricin hamarkadaren hasieran (CAD-CAM sartu zen). Horrek bereizketa ez ezik, lehiarako funtsezko abantaila ere ekarri zuen, eta Matrici teknologiaren abangoardian kokatu ahal izan zen bere sektorean. Automobilgintzan eskuratutako eskarmentuaren eta izaera ekintzailearen ondorioz, “Matriplast S.Coop” elkartea sortu zen, plastikozko eta beira-ehuneko merkatuaren eskaerari erantzuteko, ordurako etengabe ari baitzen hazten merkatu hori. Jarduerak gaur egun FPK izenarekin jarraizen du, eta Mondragon Taldean sartuta dago.

1990 - 1999

Proiektu handiak

Europako OEM nagusiek sektoreko lidertza Matriciri aitortu eta gero, enpresak proiektu handien eta karrozeria osoen erronkari egin zion aurre, bere kudeaketa-eredua egitura handietara moldatuz. Produktuen ezagutza tekniko handia eta bezeroekiko harreman estua izan ziren ziurtasunez aurrera egiteko palankak. Pertsonak, instalazioak eta baliabide teknologikoak moldatu eta neurrira jarri ziren, proiektu berrien tamainari heldu ahal izateko. Europan zuen posizio sendoak eta globalizazio gero eta handiagoak bigarren jauzi bat egitera eraman zuten Matrici; Asiara eta Amerikara hedatzera, hain zuzen. Beste behin sortu beharra egokitu zitzaion, eta, konpromiso sozialari erantzuteko, Bizkailan elkartea sortu zen; enpresa horrek 3D diseinuaren ezagutzak biltzen zituen sektorearentzat. Halaber, balio-katean gora egiten jarraitzeko eta bezeroak produktu-aukera zabalagoz hornitzeko, grapaketa, industria-automatizazioko proiektuak eta soldadura-proiektuak garatu ziren. Garapen horiei esker, Matricik azpimultzo osoak egin ahal izan zituen bezeroentzat, eta azken horien gero eta eskari handiagoak, handik urte gutxira, gaur egungo MB Sistemak S. Koop. enpresaren oinarrian egon zen spin-off-a sortu zuen, hori ere Mondragon Taldekoa.

2000 - 2009

2000 - 2009

Filialen garapena

Mondragon Korporazioa 90eko hamarkadaren hasieran sortu zen, baina Matricik ez zuen proiektuarekin bat egin mende berria hasi arte. Horrek ez zituen aldaketa sozial handiak eragin, Matricik Lagun Arorena eta Euskadiko Kutxarena izaten jarraitu baitzuen, baina bai enpresa-ibilbide baten hasiera. Kanpoko piezak eta pieza konplexuak egiten aitortzen zitzaion eskarmentuak, bai eta zerbitzu osagarrien moldakortasunak ere (aldi bereko ingeniaritzatik hasi eta azpimultzoen produkzio-lineak martxan jartzerainokoa), zerbitzu integrala ematen zuen enpresa gutxien artean kokatu zuen Matrici nazioartean. Proiektu osoen sorrerari, fabrikazioari eta doikuntzari ziurtasunez heltzeko gaitasunak -bezeroekin parte hartuz diseinuaren hasieratik pieza kadentzian jarri arte- ahalmen hori zuten munduko hiru hornitzaileen artean jarri zuten enpresa, eta hamarkada honen hasieran kamioentzako kabinak fabrikatzen hasi zen. Hurrengo urteetan, antzeko zenbait proiektuk produktu hori egiteko ahalmena sendotu dute. Beste alde batetik, kalitate-eskakizunak gero eta handiagoak direnez, ezagutza oinarri hartuta, MB Tooling Boroa eta MB Tooling Errioxa sortzeko apustuaren alde egin da Erreminten eta Sistemen Dibisioaren esparruan. Bi enpresek osatu egin dituzte Matricik doikuntzak egiteko dituen ahalmenak.

2010 - 2017

Erabateko kalitatea

Matrici berriro ere esparru honetako enpresa lehiakorrenen artean jarri dute merkatuaren bilakaerak material eta produktu konplexuagoetara nahiz eskakizun handiagokoetara egin izanak, bai eta kalitatera eta gainazaleko eskakizunetara bideratu izanak ere. Enpresaren ingurua oso dinamikoa da modelo berriak ateratzen; horren ondorioz, inguru horretan kalitatea bermatu beharrak handitu egiten ditu eskakizunak, eta murriztu fabrikazio-epeak. Matricik proiektu zailenez epearen barruan eta kalitatez hornitzea berma dezake, simulazio bidezko baliabide teknologikoen aldeko apustu argiari eta esparru horretan unibertsitateekin, altzairugintzako enpresekin, bezeroekin eta I+G+Bko zentroekin lankidetzan aritzeari esker, bai eta fabrikatzeko barne-gaitasunari eta hornitzaile-sare zabalari esker ere. Jarduteko ohiko arau bihurtu dira kudeaketa-eredua azken joeretara moldatzea eta erakunde osoa erabateko kalitatera bideratuta egotea; izan ere, sektorea oso espezializatuta dago, eta teknologia berritzeko eta enpresaren arlo guztietan ahalmen handia edukitzeko beharra etengabea da.

Nola lagundu diezazukegu?

Jar zaitez gurekin harremanetan

Idatz iezaguzu orain