Card image

Matricen egin ditudan 30 urte baino gehiagoan, enpresako zenbait arlo teknikotako ezagutzak neureganatzeko aukera izan dut. Trebezia horiei eta nire lankideen eskarmentuari esker, hainbat erronka zoragarriri aurre egin ahal izan diet.

Javier Oribe

Doikuntzak egiten aditua

Card image

Proiektuen erritmoak, bai eta gure bezeroen aniztasun kultural eta nazioartekoak ere, egun bakoitza erronka berri bat bihurtzen dute. Bezeroengana eta lorpenetara bideratuta egoteak baldintzatzen du gure eguneroko jardunaren bilakaera.

Zugaitz Gardeazabal

Erosketak

Card image

Matriciren DNAn daude automobilgintzaren sektorearen etengabeko bilakaera eta, berrikuntzaren bitartez, materialetan, prozesuetan eta teknologietan aurrea hartzeko gaitasuna. Jakin-minak eta ikerketarako bokazioak datorrenari aurrea hartzen lagundu digute urte hauetan zehar, bai eta etorkizuneko erronketarako prestatzen ere.

Lorena del Amo

I+G+B

Card image

Kudeaketaren gardentasuna funtsezko balioa da, eta kontu handiz lantzen dugu. Gure bezeroek eta langileek gure produktuen aurrerapen-egoera, programazioa eta fabrikazio-planak modu argian eta errazean ezagutzeko aukera dute, eta horrek erakundea bere helburuen lorpenean bat eginda egotea ekartzen du, guztiok norabide berean borroka egitea lortzeaz gain.

José Antonio Durán

Produkzioaren arduraduna

Card image

Bezeroengan integratuta egoteak (elkarrekin garatzeko bide gisa), balio erantsi handiko harremanak sortzeak eta transferentzia teknlologikoek lagundu egiten digute automobilgintzak ekarriko dituen etorkizuneko erronkak aurreikusten, bai eta gure enpresa bideratzen ere, bihar gure bezeroek izango dituzten arazoei irtenbidea emateko.

Ane Barrenetxea

KAM

Card image

Proiektuetan sortzen diren egoera konplexuek elkarreraginean aritzen diren lantaldeak sortzen dituzte bezeroen beharren inguruan, erantzun efizienteena emateko une bakoitzean. Kalitatean eta epeak betetzean jarri behar dugun arreta alboratu gabe, talde-lanari esker, irtenbide integralak proposa daitezke, sortzen diren egoerei aurre egiteko. Horrela, aberastu egiten gara profesional gisa, lantaldeko kideen ikuspegi desberdinak integratzen baititugu.

Unai Landeta

Lantaldeko burua

Gure balioak

Bezeroarengana eta kalitatera bideratuta

Ondo egindako lanak bultzatzen gaitu.
Gure araua gure bezeroen aurreikuspenak betetzea eta gainditzen ahalegintzea da. Horregatik, zorrotzak gara lanean, kritikoak prozesuekin eta aktiboak hobekuntzak bilatzen eta inplementatzen.

Efizientzia eta lorpenera bideratuta egotea

Modu estandarizatuan garatzen ditugu proiektuak, ezagutza guztia erabiltzen dugu, eta malguak eta erabakitzaileak gara helburuak lortzeko.

Positibitatea eta konpromisoa

Matrici gara. Guztion artean beti aurkitzen dugu biderik onena. Konpromisoa dugu gure bezeroekin, proiektuekin eta bakoitzaren beharrekin, eta haiei nola erantzun bilatzen dugu, modu malguan.

Berrikuntza eta aldaketara irekiak egotea

Irtenbide teknologiko berriak bilatzen eta inplementatzen ditugu prozesuetan eta produktuetan; hau da, aurrera egiten eta beharretara eta sektorearen etengabeko bilakaerara egokitzen laguntzen digun hura bilatzen dugu.

Talde-lana eta partaidetza

Kooperatiba bat gara. Gure DNAn talde-lana dago. Pertsona proaktiboen talde bat gara, diziplina anitzeko profesionalez osatua; eta ezagutza guztia eskuratzeko, ikuspegiak zabaltzeko eta proiektuen garapenean erabakitzaileak eta efizienteak izateko egiten dugu lan.

Konfiantza eta errespetua

Familia handi bat bezalakoak. Argitasuna, zintzotasuna eta gardentasuna dira gure oinarriak, bai eta konfidentzialtasuna eta errespetua ere.

Nola lagundu diezazukegu?

Jar zaitez gurekin harremanetan

Idatz iezaguzu orain