Opel Astra
Opel– Vauxhall
Opel – Vauxhall-ek gugan konfiantza osoa izan zuen Astra (2016. urteko autoa) familia berriaren alboak egiteko. Proiektua 2013. urtearen amaieran jarri zen abian, eta lehendabiziko fasea ingeniaritza-alorra izan zen; eta 2016. urtearen erdialdean eman zitzaion amaiera, azken bertsioak modu erregularrean ekoizten hasita. Matrici eta Opel elkarlanean arituta garatu, diseinatu, aldatu, sustatu eta planifikatu ziren beharrezko jarduera guztiak, benetako egungo egoera lortzeko. Gure langile teknikariak —tartean, simulazioan, prozesuan, ingeniaritzan eta diseinuan espezialistak— buru-belarri aritu ziren hasierako fasean, produktuaren bideragarritasuna eta prozesuaren egonkortasuna bermatzeko.
Proiektu honetan, merkaturatze-fasea oso arrakastatsua izan da, kontuan hartu beharreko kalitatearen zein ekoizpenaren estandarrak bete baitira. Produktu guztiak gure instalazioetan egin dira, eta, horri esker, behar bezala eta etengabe kontrolatu ahal izan ditugu proiektuaren fase guztiak, eta Opel-eko langile teknikariekin batera proiektua ondo garatzen ari zela egiaztatu ahal izan dugu. Horrenbestez, kalitatearen eta denboraren efikaziaren estandar gorenak bermatu ditugu.