Pribatutasun-politika

1. IDENTIFIKATZEKO DATUAK

Informazio-Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak ezartzen duen informatzeko betebeharra betetze aldera, jarraian honako datu hauek agertzen dira: MATRICI.COM domeinuaren titularra MATRICI da (aurrerantzean, TITULARRA), xede horietarako egoitza UGALDEGUREN II POLIGONOA - 14-V PARTZELA Z/G 48170 Zamudio – Bizkaia helbidean duena, I.F.K. zenbakia: F48037188. Kontakturako helbide elektronikoa: lopd@matrici.com

2. ERABILTZAILEAK

TITULARRAREN atari honetan sartzen dena edo erabiltzen duena ERABILTZAILEA izango da eta, sarraldi edo erabilera hori egiten denetik, onartu egiten ditu hemen jasotako Erabilerarako Baldintza Orokorrak. Aipatutako Baldintzak aplikatu egin beharko dira Kontratuetako Baldintza Orokorrak, kasuaren arabera derrigor bete behar direnak, edozein direla ere.

3. ATARIAREN ERABILERA

MATRICI.COM domeinuak TITULARRARENAK diren eta ERABILTZAILEAK ikusi ditzakeen informazio, zerbitzu, programa edo datuetara sarbidea eskaintzen du (aurrerantzean, «edukiak»). ERABILTZAILEAK atariaren erabileraren ardura bere gain hartzen du. Ardura horren barruan sartzen da zenbait zerbitzu edo eduki baliatu ahal izateko beharrezko izen-ematearen ardura. Izen-emate horretan ERABILTZAILEA izango da egiazko eta legezko informazioa ematearen arduraduna. Izen-emate horren ondorioz, ERABILTZAILEARI pasahitz bat emango zaio eta haren arduradun gisa arretaz eta konfidentzialtasunez erabiltzeko konpromisoa hartu. ERABILTZAILEAK webgunearen bidez TITULARRAK eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak modu egokian erabiltzeko konpromisoa hartzen du.

4. DATUEN BABESA

Webgune honen bidez, TITULARRAK zenbait zerbitzu kudeatzeko eta mantentzeko beharrezkoak diren datu pertsonalak biltzen ditu. Kasu bakoitzean aipatzen diren xedeen kalterik gabe, informazio hori dagokion konfidentzialtasunarekin gorde eta kudeatuko da, Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoan ezarritako segurtasun neurriak aplikatuz (2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) ERREGELAMENDUA), bai eta uneoro indarrean dauden gainerako arauak ere, datuak era desegokian erabiltzea, manipulatzea, hondatzea edo galtzea galarazteko. ERABILTZAILEAK eskubidea du edozein momentutan datuak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko-ahazteko, aurka egiteko, tratamendua mugatzeko eta eramateko Legeak ezartzen dituen baldintzetan, eta eskubide horiek erabiltzeko idazki bat bidali beharko dio arduradunari helbide elektroniko honetara: lopd@matrici.com.

Era berean, jakinarazten dugu Informazio-Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetzen dela eta baimena eskatuko zaio uneoro haren helbide elektronikoa merkataritza-helburuekin erabiltzeko.

5. JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA

TITULARRA, bere kabuz edo lagapen-hartzaile gisa, MATRICI.COM domeinuaren jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubide guztien titularra da, baita bertako edukiena ere. Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabetza Intelektualaren Legearen 8. eta 32.1 (bigarren paragrafoa) artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, berariaz debekatuta dago web-orri honetako edukiak, osorik edo zati bat, erreproduzitzea, banatzea eta publikoki komunikatzea, baita lagatzeko modalitatean ere, edozein euskarritan edo edozein bitarteko teknikoren bidez, aurrez TITULARRAREN berariazko baimena izan gabe.

ERABILTZAILEAK TITULARRAREN jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzen du eta ezingo du ezabatu, aldatu, saihestu edo manipulatu TITULARRAREN web-orrietan instalatutako babesgailu edo segurtasun-sistemarik.

6. BERMEAK ETA ARDURA KANPOAN UZTEA

TITULARRAK ez du, inolaz ere, haren webgunearen erabilerak eragin dezakeen edozelako kalte-galeren ardura bere gain hartzen.

7. ALDAKETAK

TITULARRAK eskubidea du aurrez abisatu gabe web-orrian nahi dituen aldaketak egiteko eta, beraz, aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu webgunearen bidez eskaintzen diren edukiak, bai eta eduki horiek atarian aurkezteko edo kokatzeko modua ere.

8. ESTEKAK

MATRICI.COM domeinuan beste webguneetara daramaten estekak edo hiperestekak jarriko balira, TITULARRAK ez du inolako kontrolik izango webgune horiei eta haien edukiari dagokionez. TITULARRAK ez du, inolaz ere, ardurarik izango besteren webgune bati lotutako esteka baten edukiari dagokionez eta ez du bermatuko hiperesteka horietan edo interneteko beste orrietan agertzen den eduki edo informazioaren erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, zabaltasuna, egiatasuna eta konstituzionaltasuna. Gainera, kanpoko lotura horiek jartzeak ez dakar inolako elkartze, bat-egite edo parte-hartzerik lotutako erakundeekin.

9. ESKLUSIO-ESKUBIDEA

TITULARRAK eskubidea du aurrez abisatu behar izan gabe webgunera sartzeko edo eskainitako zerbitzuak erabiltzeko baimena ukatzeko edo kentzeko, bere edo hirugarren baten ekimenez, Erabilerarako Baldintza Orokorrak betetzen ez dituzten erabiltzaileei.

10. OROKORTASUNAK

TITULARRAK baldintza hauek betetzen ez dituzten edo ataria era desegokian erabiltzen duten erabiltzaileen aurka egingo du eta, horretarako, dagozkion akzio zibil eta penal guztietara joko du.

11. BALDINTZA HAUEN ALDAKETA ETA IRAUPENA

TITULARRAK edozein momentutan aldatu ahal izango ditu hemen zehaztutako baldintzak eta behar bezala argitaratuko ditu hemen bezala. Aipatutako baldintzen iraunaldia argitalpenaren araberakoa izango da eta indarrean egongo dira, behar bezala argitaratutako beste batzuek aldatzen dituzten arte.

12. APLIKATU BEHARREKO LEGEAK ETA JURISDIKZIOA

TITULARRAREN eta ERABILTZAILEAREN arteko harremana indarrean dagoen Espainiako Legeriak arautuko du eta edozein eztabaida aplikatu beharreko legeen arabera eskudun diren epaitegi eta auzitegietan argituko da.