Ikuspegi estrategikoa prozesuak hobetzeko

Ikuspegi estrategikoa prozesuak hobetzeko

Gure produkzio-prozesu guztiak estandarizatzen ditugu, ibilbide-orriak egiten ditugu eta estandarrekiko desbiderapenak identifikatzen ditugu, behar diren zuzentze- eta hobetze-neurriak sartzeko. Merkatuaren gaur egungo joerak identifikatzen ditugu, eskakizunei erantzuteko, gero eta handiagoak baitira azken horiek. Proiektuak planifikatzeko eta kudeatzeko elementu aurreratuenak sartzen ditugu. Gure Obeya gelan elementu horietako bakoitzaren garapena kudeatzen dugu, eta behar diren neurriak hartzen ditugu, arazoak konpontzeko eta arazoei aurrea hartzeko.

Bezeroaren beharretara bideratuta

Bezeroaren beharretara bideratuta

Gure prozesu guztiak gure bezeroen eskarietara daude egokituta, eta guztiak dira haiek asetzeko. Jarduera-protokoloak ditugu produktuen sortze- eta egite-prozesuetarako, eta, protokolo horiei esker, gure prozesuak malgutu ditzakegu, bezeroen beharretara ahalik eta gehien egokitzeko. Bezeroaren kontzeptua zabaltzen dugu, eta erakundea bezeroen eta barne-hornitzaileen sistema integratutzat hartzen dugu.

Kalitatezko produktuak ekoiztea, lehenengoan

Kalitatezko produktuak ekoiztea, lehenengoan

Prozesuen Ingeniaritza indartsua dugu, bai eta inplikazio eta gaitasun handiko profesionalak ere. Langile horiek egunero egiten dute lan prozesuen optimizazioan eta berringeniaritzan, eta hornidura-, errendimendu- eta kalitate-galerak murrizten dituzte. Arrakasta industrialaren oinarrian hauek daude: instalazioen okupazioa eta eraginkortasuna areagotzea, lehiakortasuna handitzea eta, Lean metodologien aplikazio sistematikoaren bitartez, erreklamazioak gutxitzea.

Erakundeko kideen arteko partaidetza eta lankidetza sustatzea

Erakundeko kideen arteko partaidetza eta lankidetza sustatzea

Gure langileen konpromisoa eta motibazioa lortzeko baldintzak sortzen ditugu, eta prozesuari hobekuntza-proposamenekin laguntzen diogu, prestakuntzaren eta aitorpenaren bitartez. Etengabe komunikatzen ditugu garaipen txikiak eta handiak, bai eta hobekuntza-aukerak ere.

Berrikuntzarekin konpromisoa

Gure berrikuntza-arlotik merkatuaren joerentzako erantzunak bilatzen eta ematen ditugu.

  • Lightweight & Safety

    Gure arauetako bat materialen ezagutza aurreratua izatea da. Horregatik ditugu lan-ildo hauek:

    • Advanced material database
    • Advanced simulation systems
  • Competitiveness & Standarization

    Gainera, Virtual machining delakoa ardatz duten proiektuak ditugu, gure bezeroei erantzun lehiakorrak eta estandarizatuak emateko:

    • Virtual machining program
    • Advanced tryout management systems
  • OEM. Focus on core activities

    Berrikuntza-arloko beste arau bat sistemak garatzen joatea da, gure bezeroei balio erantsia eskaintzen jarraitzeko:

    • Advanced tryout management
    • Total quality orientation

Konpromiso hori erakundearen barnean gauzatzen dugu, baina beste erakunde eta enpresa batzuekin lankidetzan ere bai. Horri esker, egunean egon gaitezke, eta merkatuaren beharrei aurrea har diezaiekegu.