Euskal Herria Espainiako iparraldeko eskualde bat da. Euskal Herriak bere hizkuntza du, eta Euskal Herriko kultura Europako zaharrenetakotzat hartzen da.

Gure orografia menditsua eta gure hondartza zoragarriak direla-eta, itsasoan eta mendian eraiki dugu geure burua.

Gure lurraldea beti egon da burdinarekin eta altzairuarekin lotuta. Lehengai horiek egin dute Euskal Herria gune garrantzitsu bat -mundu guztian ezaguna- trokelgintzaren sektorean automobilaren industriarako.

Hobetzea eta indartzea gure nortasunaren ezaugarri direnez, berrikuntzan eta kulturan inbertitzen duen gizarte aurreratua gara.

Gastronomia da gure identitatearen beste ezaugarrietako bat. Mundu guztian ezagutzen gaituzte, eta, gure jatetxeetan, Michelin izar kontzentrazio handienetako bat dugu.