Gure irtenbideak

piel

Larrua

ZEHAZTASUNA ETA ESTETIKA

Gure eskarmentu handiari, gure profesional-lantaldeari eta eskura ditugun baliabideei esker, mota honetako erremintak segurtasun-, kalitate-, eta egonkortasun-berme handienen bidez egin ditzakegu, prozesuetan oinarrituta; horrela, eskakizun geometrikoak eta itxurarekin lotutakoak ziurtatzen ditugu, produkzio-baldintza zorrotzenetan.

Badakigu fabrikazio-malgutasuna ez ezik, ibilgailuak martxan jartzeko erremintak azkar integratzea ere funtsezko elementua dela, kalitatearekin batera. Hori dela eta, liderrak gara ingeniaritzan, diseinuan, fabrikazioan eta larruzko piezei doikuntzak egiten.

8 lateral entregatzen ditugu urtero.
2016an 125 lateral entregatu genituen.
Aletak fabrikatzen erreferentea munduan.

Ezagutu gure proiekturen bat

Egiturazko osagai konplexuak

SENDOTASUNA ETA ARINTASUNA

Gure eskarmentu handiari esker, segurtasuneko eskakizun handiak ez ezik, pisua murrizteko beharra ere bete dezakegu, altzairu- eta aluminio-mota guztien jokaeraren eta ezaugarrien berariazko ezagutzaren bitartez.

Horregatik, liderrak gara muga elastiko altuko aluminiozko piezen ingeniaritzan, diseinuan, fabrikazioan eta doikuntzan, pieza horien baldintza geometrikoen segurtasuna funtsezkoa baita.

20 urte baino gehiago aluminioz hornitzen
Erresistentzia ultra-altuko materialak

Ezagutu gure proiekturen bat
componenetes

Altzairuaz harago

Aluminioa sektorean gehien eskatzen den materialetako bat bihurtu dute automobilgintzak ingurumenarekin duen gero eta konpromiso handiagoak eta segurtasuna maximizatzeko automobilgintzaren aurrerapen etengabeek. Mota askotako piezatan dugun eskarmentuari esker, berme egokiekin egin diezaiokegu aurre eskakizun handiko sektore honi, bai kalitatean, bai epeetan. Horretarako, ingeniaritza sendoa, ondo finkatutako eta berariazko fabrikazio-prozesuak eta material horietan oso adituak diren espezialistak ditugu.

Gainera, altzairugintzako enpresa nagusiekin lankidetzan aritzen gara, etorkizuneko materialen jokaera eta joerak aztertuz eta konformagarritasunean eta karakterizazioan ezagutza sortuz, biharko erronketarako prestatuta egoteko. Hainbat dira zenbait eragilerekin ditugun ekimenak (unibertsitateekin, zentro teknologikoekin eta OEMekin, besteak beste), eta elkarrekin garatzeko proiektuetan parte hartzen dugu eragile horiekin.

Nola lagundu diezazukegu?

Jar zaitez gurekin harremanetan

Idatz iezaguzu orain